Karrantzako El Polvorín kobazuloan Bizkaiko giza aztarnarik zaharrenak aurkitu dira

Karrantzako El Polvorín kobazuloan Bizkaiko giza aztarnarik zaharrenak aurkitu dira

2024-06-12 · 1 minutuko irakurketa
Karrantzako El Polvorín kobazuloan Bizkaiko giza aztarnarik zaharrenak aurkitu dira
blog

ZORIONAK, Asier eta proiektuko taldekide guztioi!!

Lan bikaina egiten ari dira Asier Gomez eta berak zuzentzen duen ikertzaile taldeak.

Ez da batere erraza leize-zulo batean eta sarreratik nahiko urrun, horrelako indusketa konplexua aurrera eramatea.

Izugarrizko lana egiten ari zarete, jarraitu horrela ikerketekin eta dudarik gabe ezusteko gehiago azalduko direla oraindik, Karrantzako haitzulo horretan.

Zorionak eta zorteon!! 👏👏

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Azokarekin bukatu da 2023ko Zestoako Arkelogia Astea featured image

Azokarekin bukatu da 2023ko Zestoako Arkelogia Astea

Gaur, igandea azaroak 26, Zestoarrei herriko plaza hankaz gora ipini diegu. Goizean goiz joan gera gure traste guztiak hartuta eta plaza erdian ipini dizkiogu. Bisontean, hartzak, …

Etzi, azaroak 26 osteguna azoka Zestoako Arkeologi astean. featured image

Etzi, azaroak 26 osteguna azoka Zestoako Arkeologi astean.

Etzi, azaroak 26 igandea, Arkeologia Asteari bukaera emateko Herri Azoka bat antolatu dugu. Zestoa eta bere inguruetako ondare arkeologiko aberatsa eskuekin ukitzeko moduan ipiniko …

Atzo, azaroak 23 osteguna hitzaldia Zestoako Arkeologi astean. featured image

Atzo, azaroak 23 osteguna hitzaldia Zestoako Arkeologi astean.

Atzo, azaroak 23 osteguna, Zestoako udalak eta Antxieta Arkeologi Taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan bigarrengo hitzaldia eduki genuen eta oraingo honetan Antxietako …

Bihar, azaroak 23 osteguna hitzaldia Zestoako Arkeologi astean. featured image

Bihar, azaroak 23 osteguna hitzaldia Zestoako Arkeologi astean.

Bihar, azaroak 23 osteguna, bigarren hitzaldia antolatu dugu eta Iñigo Arizaga taldekideak gidatuko du jardunaldia. Zestoako ondare arkeologiko aberatsa du izenburua eta Zestoako …

Atzo, azaroak 21 asteartea hitzaldia Zestoako Arkeologi astean. featured image

Atzo, azaroak 21 asteartea hitzaldia Zestoako Arkeologi astean.

Atzo asteartea, Zestoako udalak eta Antxieta taldeak antolatutako Arkeologia astearen barruan lehenengo hitzaldia eduki genuen, Joseba Rios eta Asier Gomez genituela hizlari …