Izarraitz proiektua, 2023

Izarraitz proiektua, 2023

2023-12-13 · 1 minutuko irakurketa
Izarraitz proiektua, 2023 Izarraitz proiektua, 2023
blog

Urte honetako azken txanpara iritxi gera, IZARRAITZ-ko proiektu anitzaren barruan, etnografia atalari bultzada xumea emanaz.

Aztarna antropiko guztiak geoposizionatu eta bakoitza bere xehetasunekin katalogatzen ari gera eta sinestezina da zenbat gauza dauzkan kontatu nahian gure mendiak.

Izarraitz
Izarraitz
Izarraitz

Txabolak, itxiturak, txondarrak, bideak, eta beste gauza pila.

Ikerketa hasi genuenean ezin pentsatu, hainbeste alditan pasatu geran lekuetan, milaka gauza egon litekeenik eta ohartu gabe geudenik, bertan zaudela ixil ixilik betidanik.

Izarraitz
Izarraitz
Izarraitz
Izarraitz

Egon adi lagunok, kutxa oraintxe irekitzen ari gera eta joango gera kontatzen zer azaltzen zaigun, izarretako haitz honen txokoetan.

Laster gera berriro, berriketan !!

Izarraitz
Izarraitz
Izarraitz
Izarraitz

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

IZARRAITZ 2022 Indusketak Laburpena featured image

IZARRAITZ 2022 Indusketak Laburpena

Aire libreko indusketa arkeologikoak IZARRAITZ mendilerroan.

IZARRAITZ 2022 Zundaketak Laburpena featured image

IZARRAITZ 2022 Zundaketak Laburpena

Aire libreko zundaketa arkeologikoak IZARRAITZ mendilerroan.

Izarraitz 2022 aire zabaleko ikerketa arkeologikoak bukatuta featured image

Izarraitz 2022 aire zabaleko ikerketa arkeologikoak bukatuta

Abenduaren 30ean bukatutzat eman genituen Izarraizko Irurteko sakona deritzaion lekuan 2022ko lanak.

Asurtzu-Erloko indusketa gunea, jasota eta babestuta featured image

Asurtzu-Erloko indusketa gunea, jasota eta babestuta

Asteburu honetan Azpeitiko gazte gogotsu hauek lagundu digute ekainean erabili genituen indusketako ekipamendu guztiak Erlotik jasotzen. Eskerrik asko gaztiek, bejon deizuela!

Asurtzuko aurtengo indusketa lanak bukatuta featured image

Asurtzuko aurtengo indusketa lanak bukatuta

Lan gogorra izan da, baina aurkikuntza ugarirekin bukatu ditugu 2022ko landa lanak. Bero handiko erreketarako eraikin bat azaleratu da indusketan, baita lurperatuta zegoen bobido …