Izarraitz ikastolako ikasleak izan ditugu Antxietaren laborategian

Izarraitz ikastolako ikasleak izan ditugu Antxietaren laborategian

2025-09-27 · 1 minutuko irakurketa
Izarraitz ikastolako ikasleak izan ditugu Antxietaren laborategian Izarraitz ikastolako ikasleak izan ditugu Antxietaren laborategian
blog

IZARRAITZ Ikastolako ikasleak – 5/6 garren mailak 11/12 urte.

Aste honetan, astelehenetik ostegunera 150 bat ikaste izan ditugu Antxietaren gela/laborategian.

Oso harreman polita izan da, Giza Eboluzioa, Paleontologia, Arkeologia eta arkeologiaren barruan Antxietaren lana zein izaten den azaldu diegu.

Galdera pila bat egin digute : Nola denok Afrikatik gatozela, nola denok etorkinak garela, nola lehenago gizaki guztion azaleko kolorea zuria ez zela, baizik oso iluna edo beltza, nola Azpeitin errinozeroak-mamutak-lehoiak-hienak edo makakoak zabiltzatela gurekin batera bizirik irauteko ahaleginak egiten.

Gaztetxo hauek izango dira gure lanaren etorkizuna.

Aurten 60 urte ospatzen ditugu Antxieta taldeak : 1965-2025

Izarraitz ikastolako ikasleak izan ditugu Antxietaren laborategian
Izarraitz ikastolako ikasleak izan ditugu Antxietaren laborategian
Izarraitz ikastolako ikasleak izan ditugu Antxietaren laborategian
Izarraitz ikastolako ikasleak izan ditugu Antxietaren laborategian

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Urrian izan ditugu Arkeologia Tailerrak ikastetxeetako gazteekin featured image

Urrian izan ditugu Arkeologia Tailerrak ikastetxeetako gazteekin

Urrian izan ditugu Arkeologia Tailerrak ikastetxeetako gazteekin. Laborategikoak, urriak 17 eta 24, ordua: 15:30-17:00 Haitzulora irteera, urriak 31, ordua: 15:30-17:30 Hauek dira …

Arkeologia tailer interesgarria egin dute hainbat gaztetxok featured image

Arkeologia tailer interesgarria egin dute hainbat gaztetxok

Maiatzaren 11n eta 25ean tailer oso atseginak izan ditugu Soreasu kulturguneko Antxietaren lan gelan. Lehenengo egunean gizakiaren eboluzioaz hitz egin zuten modu xumean, eta …