Izarraitz, aire zabaleko ikerketa arkeologikoak: elurra mara-mara
Izarraitz, aire zabaleko ikerketa arkeologikoak: elurra mara-mara
2022-03-07
·
1 minutuko irakurketa
Izarraitz, aire zabaleko ikerketa arkeologikoak: elurra mara-maraIgandea, martxoak 6, Izarraitzen. Eguraldi petrala eta hotza.
Momentu batzuetan elurra mara-mara bota du, baina beldurtzetik urrun azpeitiarrok bereizten gaituen egoskor puntuarekin jarraitu diogu ikerketei.
Hotz egiten zuen baina ez gara otxandu.
Aupa Izarraitz!

Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




