Izarraitz 2022 aire zabaleko ikerketa arkeologikoak bukatuta

Izarraitz 2022 aire zabaleko ikerketa arkeologikoak bukatuta

2023-01-07 · 1 minutuko irakurketa
blog

2022 urtea fantasiaz eta mitologiaz betetako Izarraizko txoko ezezagun hauetan bukatu dugu.

Hain gertu daukagun eta hain gutxi ezagutzen dugun antzinako mendikate zahar hori.

Beti bezala, planifikazio zehatz batekin hasten gara miaketarekin, baina gero, lekuak berak erakusten digu nola eta non jarraitu.

Irurte
Irurte
Irurte
Irurte

Aire zabaleko ikerketa mota honek pazientzia handia eskatzen du, eta aparteko sena behar da gure arbasoek laga zituzten pistak txikiak jarraitzeko eta azaleratzeko.

Non zulatu asmatzen ez duen taldekideari denboraldi baten ez diogu lagatzen berriro tokia aukeratzen eta zigor horrekin lortzen dugu gehienetan lekuarekin asmatzea.

Irurte
Irurte
Irurte
Irurte

Sistema karstiko hauen sedimentazio sekuentzia nahiko berbera da.

Harritzekoa da lapiazaren tarte hauetan harririk ez egotea eta lur azal nahiko sekuentziatuak izatea.

Egin diren zundaketa denetan material arkeologikoa azaltzen da.

Mendi guztia ustiatzen zuten!

Urte berri on denoi!

Irurte
Irurte
Irurte
Irurte

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Izarraitz, aire zabaleko ikerketa arkeologikoak: elurra mara-mara featured image

Izarraitz, aire zabaleko ikerketa arkeologikoak: elurra mara-mara

Igandea, martxoak 6, Izarraitzen. Eguraldi petrala eta hotza. Momentu batzuetan elurra mara-mara bota du, baina beldurtzetik urrun azpeitiarrok bereizten gaituen egoskor …

Aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: Izar Eizagirre Geologia ikaslearen bisita featured image

Aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: Izar Eizagirre Geologia ikaslearen bisita

Larunbata, otsailak 26. Hotz egiten du oraindik 1.000 metrora. Azpeitiko Izar Eizagirre EHUko Geologia ikaslea izan dugu gaur Arrasate Goenako 4. laugarren zundaketa aukeraketan …

Aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: Euriak barkatzen ez duenean featured image

Aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: Euriak barkatzen ez duenean

Goizean goiz hasten zara pentsatzen: euria goiz guztian egingo ote du edo atertuko du? Gehienetan, mela-mela eginda bukatzen duzu. Hau ere arkeologia da!

Aire libreko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: bisita polita aztarnategian featured image

Aire libreko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: bisita polita aztarnategian

Joan zen igandean, otsailak 13, bisita polita izan genuen aztarnategian, gure lanak nola doazen ikusten. Zaldiak, behorrak eta moxalak ti-ta batean arrimatu dira, eta momentu …

IZARRAITZ 2021 Zundaketak Laburpena featured image

IZARRAITZ 2021 Zundaketak Laburpena

Aire libreko zundaketa arkeologikoak IZARRAITZ mendilerroan.