Hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte Atsoagureta kobazuloan

Hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte Atsoagureta kobazuloan

2021-01-04 · 1 minutuko irakurketa
Hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte Atsoagureta kobazuloan
blog

2020 urtearen amaieran, Aizarnako Atsoagureta kobazuloa miatzen hasi ziren Antxieta arkeologia taldekoak. Urte ugari eman ditu haitzuloak itxita, eta azterketa sakon bat egiten hastea erabaki zuten Antxieta taldekoek. Miaketako lehen sorpresarekin egin dute topo gaur; izan ere, hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte galeria nagusiaren horma batean. Antxieta taldekoen arabera, oraindik miaketa lan handia dago egiteko, eta tinko jarraituko dute lanean.

Atsoagureta
Atsoagureta
Atsoagureta
Atsoagureta

Lehen zantzuen arabera, Ursus Spelaeus leize hartzaren aztarnak izan daitezkeela uste dute arkeologoek. Hartz horiek 400 eta 600 kilo artean pisatzen zuten normalean, baina 800 kilo pisatzera ere irits zitezkeen. Batez ere belarjaleak ziren hartz horiek, eta neguan hibernazioa egiten zuten; gainera, gizakiaren aurka borroka egiten zuten kobazuloak tarteko. Duela 20.000 urte inguru desagertu zen espeziea.

Ursus Spelaeus
Ursus Spelaeus
Ursus Spelaeus
Ursus Spelaeus

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Sandaili baseliza-Araotz-Oñati featured image

Sandaili baseliza-Araotz-Oñati

Joan den igandean Arantzazu inguruan ibili ginen, Araotzetik eta Arrikrutz kobatik gertu. Baseliza polit hau koba baten barruan dago; bertako urak ugalkortasuna lortzeko omen dira, …

Amabiturrietara itzuli da Antxieta Arkeologi Taldea featured image

Amabiturrietara itzuli da Antxieta Arkeologi Taldea

Zestoako koba horretan miatze eta behaketa lanean hasi dira berriro, lehendik egindakoak berrikusteko eta balizko aurkikuntza berriak dokumentatzeko.

Erlaitzeko labar artearen ikerketa featured image

Erlaitzeko labar artearen ikerketa

Blanca Otxoa EHU zuzendaritzan, Marcos Garcia eta Alvaro Ibero UCMko lankidetza eta Antxieta taldearen elkarlanarekin, Ekain kobazulotik hain gertu dagoen aztarnategi berezi honek …

Erlaitz kobako labar artea ikertzen ari dira featured image

Erlaitz kobako labar artea ikertzen ari dira

Blanca Ochoa EHUko arkeologoa eta Marcos Garcia Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikerlaria Erlaitzko labar artea ikertzen hasi dira, Antxieta taldearen laguntzarekin. Antxieta …

Antxieta Arkeologi Taldea berriz martxan featured image

Antxieta Arkeologi Taldea berriz martxan

Konfinamenduak geldiarazita izan dituen arrean, egoerak ahalbidetu dien bezain pronto hasi dira martxan Antxieta arkeologia taldeko kideak. Duela bi asteburu ekin zieten …