Ezkuzta kobako ur jauzia
Ezkuzta kobako ur jauzia
2022-01-18
·
1 minutuko irakurketa
Ezkuzta kobako ur jauziaGoi paleolitoko aztarnategi bikaina daukan koba honetatik, ur jauzi edo surgentzia indartsua irteten du, euriak gelditu eta astebete igaro ta gero ere. Izarraitzeko sistema karstikoak ur poltsa handiak dauzka bere barnean.




Koba barru barrutik irteten du urak izugarrizko indarrarekin.
Ura indarrarekin lehertuta apar zuri bihurtzen da.
Kobatik irten eta berehala abiatzen da haitzetatik behera Urola ibaiaren bila.
Urari begiratu ezkero Murumendiko Marik sorginduta bezala gelditzen zara.

Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




