Errentxorta eta Kobalotx
Errentxorta eta Kobalotx
2021-03-23
·
1 minutuko irakurketa
ErrentxortaErrentxorta (Beizama). 1980an giza hezurrak aurkitu genituen han, eta Kalkolitiko/Brontze aroko hilobi bezala katalogatu genuen. 40 urte pasatu ondoren, kostatu zaigu aurkitzea, baina izerdia bota ondoren topatu eta berriro miatu dugu lekua. Koba honetan azken 40 urteetan azkonarrak bakarrik ibili dira.



Kobalotx (Nuarbe, Azpeitia). Koba honetan ere 1980an giza hezurrak aurkitu genituen, eta hau ere Kalkolitiko/Brontze aroko hilobi bezala katalogatu genuen. Ez dakigu zer gertatu den 40 urte hauetan, baina iruditu zaigu bertara iristeko askoz aldapa handiagoak daudela orain. Prozesu geologikoak izango dira.





Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




