El Pendon trikuharria

El Pendon trikuharria

2021-08-13 · 1 minutuko irakurketa
El Pendon trikuharria
blog

Uztailaren azken egunetan, Manuel Rojo arkeologoaren eta Valladolideko unibertsitateko lantaldearen indusketa lanak ikustera joan ginen Antxieta taldeko kideok. Reionosoko (Burgos) El Pendon trikuharrian izan ginen; izan ere, indusketa lan bikaina eta interpretazio sakonak egiten ari dira han.

El Pendon trikuharria
El Pendon trikuharria

Ikerketetan aurreikusten dituzten hilobiratze erritoak benetan harrigarriak dira, eta bilatu dituzten aztarnak ikusgarriak. Zorionak, lantaldeari!

Merezi du ikustera joateak, bai Trikuharria, baita herriko erakusketa ere. Edozein joan daiteke ikustera, urte guztian irekia dago.

El Pendon trikuharria

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

IZARRAITZ 2021 Indusketak Laburpena featured image

IZARRAITZ 2021 Indusketak Laburpena

Aire libreko indusketa arkeologikoak IZARRAITZ mendilerroan.

IZARRAITZ 2021-2022 Zundaketak featured image

IZARRAITZ 2021-2022 Zundaketak

Aire libreko zundaketa arkeologikoak IZARRAITZ mendilerroan.

IZARRAITZ Proiektu Orokorra featured image

IZARRAITZ Proiektu Orokorra

IZARRAITZ diziplina anitzeko epe luzerako proiektu bat da: Geologia eta Mineralogia, Arkeologia eta Paleontologia, Biologia eta Paleobotanika, Etnografia eta Historia.

Aire libreko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen featured image

Aire libreko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen

Zer altxor ezkutatzen du Izarraitzek? 2006-2007an Ikulluteko gaina aztertu genuen; 2013 eta 2020 artean Asurtzu eremua; eta 2021-2022 urteetan Izarraizko eremuan zabaltzen ari …

Elurtean jausitako zuhaitzak kenduta, Asurtzuko aztarnategia garbi featured image

Elurtean jausitako zuhaitzak kenduta, Asurtzuko aztarnategia garbi

Udalaren brigadetako langileek aurretik egindako lana borobilduz, asteburuan jaso ditu Antxieta arkeologia taldeak Erlon dagoen aire libreko aztarnategian pilatutako enborrrak eta …