Ekain 1969, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal

Ekain 1969, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal

2020-06-10 · 1 minutuko irakurketa
Ekain 1969, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal
blog

1969ko Ekainak 8an Andoni Albizuri “Katxo” eta Rafael Rezabal, Azpeitiko Antxieta taldeko kideak, Sastarrain bailaran arkeologia miaketak egiten zabiltzatela Ekaingo margoak aurkitu zituzten. Argazkiak 1969an J.M. Barandiaranek zuzenean egindako kalkoak dira.

Ekain
Ekain
Ekain

Andoni Albizuri “Katxo” (Azpeitia 1935-1983) Antxieta taldearen sortzailea falta zaigu baina eskertu beharra daukagu bai bere lana eta bai berak zuen neurrigabeko prehistoria zaletasuna. Joxe Mielek ere benetako estimazioa zuen Andonirentzat eta sekulako berriketak egiten zituen.

Andoni Albizuri
Andoni Albizuri
Andoni Albizuri

Rafael Rezabal (Azpeitia 1930) gaur egun Antxietako taldekidea jarraitzen du izaten eta 90 urterekin sasoi onenean dago. Oraindik beste aurkikuntza garrantzitsuren bat egin behar digu gure mendietako kobazulo batetan.

Andoni Albizuri

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Miaketak 2020 featured image

Miaketak 2020

LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.

Aspaldiko partez amalurraren barruak miatzen featured image

Aspaldiko partez amalurraren barruak miatzen

Gaur, aspaldiko partez, Amalurraren barruak miatzen ibili gera. Goxatu ederra hartu degu! Faltan botatzen genuen baina berak gu ere seguru baietz.