Diego Garate arkeologoarekin miaketak egiten
Diego Garate arkeologoarekin miaketak egiten
2021-07-13
·
1 minutuko irakurketa
Diego Garate arkeologoarekin miaketak egitenLabar artean gaur egungo punta-puntako adituen artean dagoen Diego Garate plentziarraren bisita jaso genuen joan den igandean, eta berarekin miaketa saio bikain bat egiteko ohorea izan genuen.
Guk ere ez genizkion gauzak erraz-erraz ipini. Izerdi ederrak atera zituen gurekin egun guztian. Gurekin ez zen gelditu lurrean etzan gabe!
Plazer bat izan zen.





Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




