Zestoako Amalda III haitzuloko 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Zestoako Amalda III haitzuloko 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

2023-09-13 · 2 minutuko irakurketa
Zestoako Amalda III haitzuloko 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta Zestoako Amalda III haitzuloko 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
blog

Bukatu ditugu 2023ko landa lan nagusiak Amalda III haitzuloan eta Zestoako Altzolarats bailaran bizi ziren Neanderthaletaz gero eta gehiago jakitea lortzen ari gara.

Lehenengo egunetan eguraldiak gogor erasotu zuen lantaldea, baina suposatzen dugu lehen gizon eta emakume haiek ere jasango zituztela horrelakoak eta txarragoak.

Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Gaur egun, 30 metroko eskalada bikaina daukagu kobara iristeko eta ez dakigu ziur lehen gizaki haiek nola moldatzen ziren hara heltzeko.

Printzipioz dauzkagun datuen arabera, haitzulo hori ez zuten ohiko bizilekua, kobara ustiatze lan berezi batzuetara etortzen zirela da gure hipotesia.

Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Joseba Riosen esanetan, oso haitzulo berezia da Amalda III eta oso okupazio intentsiboa du 55-60 mila urte bitartean orain industen ari garen IV. mailan, eta beherago ere jarraipena dauka, ehun mila urte arte, V. eta VI. mailetan.

Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Jaten zituzten animalien hezurrak gutxi azaltzen dira, baina nahiko fauna aberatsa azaltzen zaigu: basahuntza, sarrioa, oreinak, bobido handiak, eta otsoa eta felidoren bat ere bai, haragijaleen artean.

Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Erabiltzen zuten industria litikoa oso ugaria da.

Inguruko harri bolkanikoak erabiltzen zituzten gehienetan –vulcanita, lutita, ofita, kuartzita, basaltoa… Suharria nahiko gutxi azaltzen da eta hori oso arraroa da Euskal Herriko Erdi Paleolitoan.

Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Gehien erabiltzen zituzten tresnak laska handi oso zorrotzak, hendedoreak, bifazak eta ebakuntza ezberdinetarako erremintak dira.

Oso lan zehatzetarako erabiltzen diren tresnak dira, eta ehizerako egurrezko armak edo beste lan batzuetarako erremintak landuko zituztela da hipotesia.

Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Neanderthalek harria lantzeko erabiltzen zuten tekno-kulturari musteriensea deitzen zaio eta tekno-kultura horren barruan vasconiense deitzen zaion tipologia berezi bat erabiltzen dute.

Vasconiense deritzaion tipologia Euskal Herrian –ipar zein hego–, Pirinioetako eta Kantabriako zenbait lekutan nabarmen agertzen da.

Hipotesi hori F. Bordesek proposatu zuen eta ikertzaile batzuek nahiko onartua dute facies regional bezala.

Vasconiense horren erabilera oso agerikoa da Zestoako Amalda III haitzuloan.

Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta
Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Aurtengo landa lan nagusia bukatu dugu, baina oraindik urtea bukatzerako laginak hartzera etorri behar dute ikerlari pare batek eta Antxietakoak prest egongo gara laguntzeko.

Eskerrik asko Joseba eta Laura egiten duzuen lan bikainagatik, eta zuen jakinduria pazientzia handiarekin eta jator konpartitzen duzuelako.

Bejondeizuela, eta aupa Amalda!

Amalda III haitzuloan 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Amalda III kobazuloko indusketei berrekin diegu featured image

Amalda III kobazuloko indusketei berrekin diegu

AMALDA-III-Zestoa–Erdi Paleolitoa: indusketa 2023. Neanderthalen ADNaren bila. Iritxi da aurten ere berriro ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Joseba Rios eta Laura Sanchez-en …

Neandertalen industria azaleratzen ari da Amalda III kobazuloan featured image

Neandertalen industria azaleratzen ari da Amalda III kobazuloan

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa aurrera doa, eta Neanderthalen industria bikaina azaleratzen ari zaigu 13. azal honetan. Harrizko industria ugaria eta gizaki trebe haiek …

Amalda III koban indusketak hasteko prest featured image

Amalda III koban indusketak hasteko prest

Iritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Irailak 3, Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean, beraien taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko …

Helburuak beteta bukatu dugu hirugarren urteko lanaldia Amalda III kobazuloan featured image

Helburuak beteta bukatu dugu hirugarren urteko lanaldia Amalda III kobazuloan

Hirugarren urteko lanaldia bukatu dugu Zestoako Amalda kobazulo magikoan. 2021eko lanaldia aparta izan da.

Amalda III kobazuloko indusketa lanak martxan featured image

Amalda III kobazuloko indusketa lanak martxan

Zestoako Neanderthalen ADNaren bila lanean jarraitzen dute Antxieta arkeologi taldekoek Amalda III koban.