Baio Kobazuloko ikerketa arkeologikoa: urarekin galbaiketa
Baio Kobazuloko ikerketa arkeologikoa: urarekin galbaiketa
2022-02-19
·
1 minutuko irakurketa
Baio Kobazuloko ikerketa arkeologikoa: urarekin galbaiketaIkerketa lan bikaina egiten ari dira Asier Gomez-Olivencia EHU eta bere lan taldea Zestoako aztarnategi garrantzitsu honetan.
Antxieta taldekoak ere elkarlanean ari gera proiektu honetan.
Sorpresa ugari ematen ari da eta gehiago emango dituzte epe laburrean ikerketa hauek.
Adi egon albisteekin!
Asteartean @juleszumosis eta @Antxieta_Taldea ko lagunekin Baioko aztarnategiaren sedimentuak garbitzera joan ginen. Udalak prestatutako sistema ederra frogatu dugu aurreko indusketen eskonbrerako sedimentuekin.@GipuzkoaKultura @ZestoakoUdala @gordailua @ehugeologia @DEATHREVOL1 pic.twitter.com/MQyBJS2gKu
— Asier Gómez Olivencia (@AsierGOlivencia) February 19, 2022

Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




