Baio kobazuloan, estratigrafia eta palinologia laginak jasotzen

Baio kobazuloan, estratigrafia eta palinologia laginak jasotzen

2021-11-29 · 1 minutuko irakurketa
Baio
blog

Joan zen larunbatean, EHUko ikertzaile eta proiektuaren zuzendari Asier Gomez-Olivenciak, proiektuaren geologia arduradun Martin Arriolabengoak eta palinologia arduradun Josu Aranbarrik Zestoako Baio kobazuloko ikerketarekin jo eta ke jarraitu zuten.

Baio
Baio
Baio
Baio

Antxietako kideok 1990ean egin genuen zundaketari esker, estratigrafia bikaina dago, palinologiako tekniken bidez, bertako paleo-polenen ikerketak egiteko. Hain zuzen ere, estratigrafia eta palinologia egiteko sekuentzia bikaina dago Baion.

Baio
Baio

Palinologiaren bidez, sedimentatutako lur azaletan dauden garai ezberdinetako polenaren laginketa eta laborategiko ikerketa egiten dira, bertan egon ziren landareak zeintzuk ziren, eta horien bidez, zer klima aldaketa izan ziren jakiteko.

Baio
Baio

Joan zen larunbatean, eguraldiaren petralkeria kontrolatzea izan zen Antxietako kideon ardura nagusia; izan ere, bota zituen galantan, eta trumoiak, kazkabarrak eta haizeak ez zuten etenik izan. Dena den, ez zuten lortu goiza zapuztea, nola edo hala lortu genuen gauza denak kontrolpean izatea.

Baio

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategi arkeologikoan estratigrafia featured image

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategi arkeologikoan estratigrafia

Estratigrafia: Lur azalak nola metatuak dauden ikerketa.

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategi arkeologikoa featured image

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategi arkeologikoa

Gordailua: 1990+1998/1999 Antxietaren zundaketako materialen ikerketa.

Baio kobazuloko aztarnategi arkeologikoa featured image

Baio kobazuloko aztarnategi arkeologikoa

1990eko eta 1998 zein 1999 urteetan Antxieta taldeak Zestoako Baio kobazuloan egindako zundaketetan aurkitutako materialen ikerketa egiten ari dira Gordailuan.

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategian ikerketa arkeologikoak hastear featured image

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategian ikerketa arkeologikoak hastear

2021ean eta 2022an Baio kobazuloan ikerketa arkeologikoak gauzatzeko proiektua aurkeztu du Antxieta Arkelogi Taldeak.

Helburuak beteta bukatu dugu hirugarren urteko lanaldia Amalda III kobazuloan featured image

Helburuak beteta bukatu dugu hirugarren urteko lanaldia Amalda III kobazuloan

Hirugarren urteko lanaldia bukatu dugu Zestoako Amalda kobazulo magikoan. 2021eko lanaldia aparta izan da.