Atxurra - Labar Artea

Atxurra - Labar Artea

2021-07-17 · 1 minutuko irakurketa
Atxurra - Labar Artea
blog

Uztailak 16 Ostirala: Atxurra Berriatua – Bizkaia.

Diego Garate eta Olivia Riverok erakutsi dizkigute Atxurra kobazuloko altxorrak.

Bizkaiako Berriatua “Berritxu"ko herrialdean daude kokatuak, Euskal Herriko Labar Artearen hain ezaugarriak diren grabatu eta margo hauek.

Harrigarriak dira, mundialak!!

Mila esker bi arkeologo eta labar artean adituak diren jende jator honei.

Atxurra - Labar Artea
Atxurra - Labar Artea
Atxurra - Labar Artea
Atxurra - Labar Artea

ZORIONAK, Diego Garate, Olivia Rivero eta proiektu honetan lana egiten duten taldekide guztiei.

Benetan lan bikaina!!!!

Erabiltzen dituzten punta puntako teknologia berrieken egiten ari diren lana txapela kentzekoa da, meritu handiko lana.

Laister argitaratuko dituzte ikerketaren xehetasun guztiak.

Atxurra - Labar Artea
Atxurra - Labar Artea
Atxurra - Labar Artea

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Diego Garate arkeologoarekin miaketak egiten featured image

Diego Garate arkeologoarekin miaketak egiten

Labar artean gaur egungo punta-puntako adituen artean dagoen Diego Garate plentziarraren bisita jaso genuen joan den igandean, eta berarekin miaketa saio bikain bat egiteko ohorea …

Miaketak 2021 Laburpena featured image

Miaketak 2021 Laburpena

LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.

Miaketak 2021-2022 featured image

Miaketak 2021-2022

LABAR ARTEA miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGIA miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan.

Ekain, 1969 featured image

Ekain, 1969

1969ko ekainaren 8an, Azpeitiko Antxieta taldeko Andoni Albizuri Katxo-k eta Rafael Rezabalek sari bikaina lortu zuten, Sastarrain bailaran arkeologia miaketak egiten zebiltzala: …

Ugarteberri kobako labar artean miaketa featured image

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Azken egunotako eguraldia aproposa izan ohi da ezkutuko koba estaliak bilatzeko. Koba barruetan askoz haize epelagoa egon ohi da kanpoan baino, eta bertan garatzen diren …