Asurtzuko aurtengo indusketa lanak bukatuta

Asurtzuko aurtengo indusketa lanak bukatuta

2022-07-03 · 1 minutuko irakurketa
Asurtzuko indusketan parte hartu duten kideak
blog

Aste honetan bukatu ditugu Asurtzu eremuko 2022ko aire zabaleko indusketa lanak. Lan gogorra izan da benetan, batez ere eguraldiak indusketa uraren azpian hartzeko egin duen ahaleginagatik. Valladolideko unibertsitateko gazteek, baina, nahiko ondo heldu diote eguraldi traketsari.

Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia

Oraindik goiz da aurkikuntzen gaineko azalpen zehatzak emateko, baina behin-behineko aurrerapen batzuk aurkez ditzakegu:

Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia

Adibidez, estructura de combustion edo bero handiko erreketarako eraikin bikain bat azaleratu dugu indusketan, eta benetan interesgarria da estruktura konplexu hori. Orain, zertarako erabiltzen zen ikertu beharko da.

Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia

Bestalde, gutxi gorabehera bi urte dituen bobido bat azaleratu dugu; gorputz osoz zegoen lurperatuta, gizakiak intentzioz lurperatua izan zen. Hain zuzen, zulo borobil luzeska bat egin zuten, ezkerreko aldera ongi etzanda ipini zuten, eta harri handiekin eta lurrarekin estali. Lurperatze hori ere laborategian ikertu beharko da indusketako datu guztiekin batera.

Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia
Asurtzu-Erlo-Azpeitia

2022ko indusketa bukatu dugu, eta orain laborategiko ikerketa lan ugari dauzkate egiteko askotariko gaietan aritzen diren adituek; izan ere, aztarnategi berezi honetako datu guztiak elkartu eta hausnarketak egin ondoren, hipotesi zehatzenak aurkeztuko dituzte. Datozen urteetan Asurtzuko aztarnategiko ikerketekin jarraitzeko modua edukitzea espero dugu.

Asurtzu-Erlo-Azpeitia

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Hasi dira Asurtzu eremuan lehenengo aztarnak agertzen featured image

Hasi dira Asurtzu eremuan lehenengo aztarnak agertzen

Indusketa aurrera doa eta hasi dira azaltzen lehenengo aztarnak. Esate baterako, Izarraitzeko hondarzulo edo dolina hauetan, bertako lurra oso mineralizatua dagoelako, …

Asurtzu-Erlo-Azpeitia, aire zabaleko indusketa arkeologikoaren eguraldia featured image

Asurtzu-Erlo-Azpeitia, aire zabaleko indusketa arkeologikoaren eguraldia

Euskal Herriko eguraldi petralak ongietorria eman die arkeologo gazteei. Euriak eta haizeak astindu gaitu baina lanak ondo doaz aurrera. Garai historikoak azaltzen diren azalerak …

Asurtzu-Erlo-Azpeitia, aire zabaleko indusketa arkeologikoaren eguraldia featured image

Asurtzu-Erlo-Azpeitia, aire zabaleko indusketa arkeologikoaren eguraldia

Euriak eta aizeak astindu gaitu baina lanak aurrera ondo doaz. Garai historikoak azaltzen diran azalerak altxatzen goaz eta aurrehistorira berehala iritziko gera.

IZARRAITZ 2021-2022 Indusketak featured image

IZARRAITZ 2021-2022 Indusketak

Aire libreko indusketa arkeologikoak IZARRAITZ mendilerroan.

IZARRAITZ 2021 Zundaketak Laburpena featured image

IZARRAITZ 2021 Zundaketak Laburpena

Aire libreko zundaketa arkeologikoak IZARRAITZ mendilerroan.