Amalda III Erdi Paleolitoko kobazuloko indusketa 2025: Zestoako Neandertalen bizimodua ikertzen

Amalda III Erdi Paleolitoko kobazuloko indusketa 2025: Zestoako Neandertalen bizimodua ikertzen

2025-10-06 · 1 minutuko irakurketa
Amalda III kobazuloko indusketa 2025 Amalda III kobazuloko indusketa 2025
blog

Zestoako Altzolaratz bailarako Neanderthaletaz gehiago jakin nahian, urriko lehen aste honetan indusketa lanetan ibiliko gera aztarnategi bikain honetan.

Joseba Rios eta Laura Sanchez, arkeologoek gidatuko dituzte aurtengo lanak ere.

Baina lehenago, Antxietako kideak ere egin behar izan ditugu gure logistika lantxoak.

Lehendabizi, Altzolaratz erreka igarotzeko zubia moldatu behar izan degu.

Amalda III kobazuloko indusketa 2025
Amalda III kobazuloko indusketa 2025
Amalda III kobazuloko indusketa 2025
Amalda III kobazuloko indusketa 2025

Jarraian kobara gerturatzeko bide nagusiaren desbrozaketa.

Izugarria da sasiak nola hazten diren urte batetik bestera.

Kobara gerturatzeko bakarrik, izugarrizko oihanean zehar aldapa latza igo beharra dago eta aldapa hau ere urte batetik bestera askoz handiagoa da.

Amalda III kobazuloko indusketa 2025
Amalda III kobazuloko indusketa 2025
Amalda III kobazuloko indusketa 2025
Amalda III kobazuloko indusketa 2025

Eta azkenik, kobara iristeko 30 m. bertikalak ekipatu behar dira, Neanderthal hauen bizilekura iristea nahi ba degu.

Dena den, gustura, merezi du pena aste honetan gozatuko dugunarekin.

Aupa Amalda!!

Amalda III kobazuloko indusketa 2025
Amalda III kobazuloko indusketa 2025
Amalda III kobazuloko indusketa 2025
Amalda III kobazuloko indusketa 2025

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Amalda III Erdi Paleolitoko kobazuloko indusketa 2024: Zestoako Neandertalen bizimodua ikertzen featured image

Amalda III Erdi Paleolitoko kobazuloko indusketa 2024: Zestoako Neandertalen bizimodua ikertzen

Urte berri on denoi!!!! 2024ko urrian jorratu genuen koba berezi honen 6. Indusketa kanpaina eta orduan ez genuen albisterik atera, baina orain pentsatu dugu momentu ezin hobea …

Zestoako Amalda III haitzuloko 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta featured image

Zestoako Amalda III haitzuloko 2023ko landa lan nagusiak, bukatuta

Bukatu ditugu 2023ko landa lan nagusiak Amalda III haitzuloan eta Zestoako Altzolarats bailaran bizi ziren Neanderthaletaz gero eta gehiago jakitea lortzen ari gara. Lehenengo …

Amalda III kobazuloko indusketei berrekin diegu featured image

Amalda III kobazuloko indusketei berrekin diegu

AMALDA-III-Zestoa–Erdi Paleolitoa: indusketa 2023. Neanderthalen ADNaren bila. Iritxi da aurten ere berriro ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Joseba Rios eta Laura Sanchez-en …

Neandertalen industria azaleratzen ari da Amalda III kobazuloan featured image

Neandertalen industria azaleratzen ari da Amalda III kobazuloan

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa aurrera doa, eta Neanderthalen industria bikaina azaleratzen ari zaigu 13. azal honetan. Harrizko industria ugaria eta gizaki trebe haiek …

Amalda III koban indusketak hasteko prest featured image

Amalda III koban indusketak hasteko prest

Iritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna. Irailak 3, Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean, beraien taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko …