Amalda III kobazuloa indusketarako prestatzen

Amalda III kobazuloa indusketarako prestatzen

2021-09-28 · 1 minutuko irakurketa
blog

Iritsi dira urte guztian zain egoten garen amets egiteko egunak.

Urriaren 9an, Joseba Rios, Laura Sanchez eta beraien taldekideak indusketa lanekin hasiko dira Zestoako Amalda III kobazuloan, Erdi Paleolitoko Neanderthalen arrastoak ikertzen, Antxietakoen laguntzarekin.

Joan den aste bukaeran bideko sasiak moztu eta sokarekin esku laguntza ipini dugu.

Zestoako Baio kobazuloa

Zestoako Baio kobazuloa

Zestoako Baio kobazuloa

Zestoako Baio kobazuloa

Altsolarats bailararen bestaldetik, ’talkiarekin’ gidatu genituen Iñigo eta Aitor taldekideak, haiek Aizarna aldetik kobara 100 metroko ‘rapel’ zuzen bat egiteko.

Praka bete lan eduki genuen, eta pentsaera ausarta zen baina bikain irten zitzaigun erronka.

Indusketarako dena prest!

Zestoako Baio kobazuloa

Zestoako Baio kobazuloa

Zestoako Baio kobazuloa

Zestoako Baio kobazuloa

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Amalda III kobazuloko prestakuntza lanak featured image

Amalda III kobazuloko prestakuntza lanak

CENIEHko Joseba Rios arkeologoa eta bere lankideek Iraileko hirugarren astean indusketak hasten dituzte. Antxietakoak lehenago hasi gera lanean eta Altzolaraz bailarako sasi …

Amaitu dituzte Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanak featured image

Amaitu dituzte Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanak

Azpeitiko arkeologi taldekoak astebete inguru aritu dira indusketa lanetan Zestoako Amalda III kobazuloan. Burgosko CENIEH ikerketa zentroko Joseba Rios arkeologoak bukatutzat eman …

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanetan dabiltza Antxietakoak featured image

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanetan dabiltza Antxietakoak

Joseba Rios arkeologoaren taldeak aste honetan hasi du indusketa kanpaina bertan eta Azpeitiko arkeologi taldekoak ere ari dira parte hartzen, Neanderthal garaiko aztarnen bila.

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategian ikerketa arkeologikoak hastear featured image

Zestoako Baio kobazuloko aztarnategian ikerketa arkeologikoak hastear

2021ean eta 2022an Baio kobazuloan ikerketa arkeologikoak gauzatzeko proiektua aurkeztu du Antxieta Arkelogi Taldeak.

Zestoako altxorrak azaleratzen featured image

Zestoako altxorrak azaleratzen

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanerako baimena jaso dugu, Zestoako Amabiturrieta koba garrantzitsuaren ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Asier Gomez Olivenciaren zuzendaritzapean …