Amalda III kobazuloko prestakuntza lanak
Amalda III kobazuloko prestakuntza lanak
2020-09-07
·
1 minutuko irakurketa
Amalda III prestakuntza lanakCENIEHko Joseba Rios arkeologoa eta bere lankideek Iraileko hirugarren astean indusketak hasten dituzte. Antxietakoak lehenago hasi gera lanean eta Altzolaraz bailarako sasi guztiak moztu ditugu koba dagoen harkaitzera iristeko.



Zestoako Neanderthalak goi mailako eskalatzaileak ziren.
AMALDA-III kobazuloa, mendiko malda gogor bat lau hankatan igo ondoren, 20m ko horma bertikal bat eskalatu behar da bizi ziren lekura iristeko.
2020ko indusketak egiteko aluminiozko eskailerekin ekipatzen ari gera.




Nola igotze ote ziran Zestoar gizaki trebe haiek.
AMALDA-III aztarnategiak sekreturen bat gordeta edukiko du horrelako bizilekua aukeratu izateko erdi paleolito garai latz haietan.
Ikerketek argituko digute.


Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




