Amalda III koban indusketak hasteko prest
Amalda III koban indusketak hasteko prest
2022-09-02
·
1 minutuko irakurketa
Amalda IIIIritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna.
Irailak 3, Joseba Rios eta Laura Sanchez-en zuzendaritzapean, beraien taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko indusketekin hasten gara.




Aste honetan bideko sasiak moztu eta sokarekin esku laguntzak ipini ditugu bidean kobara iristeko.
Aldi berean Antxieta taldeko espeleologo trebeak kobara igotzeko dagoen 30 metroko pareta bertikala, azken urteetan bezala, aluminiozko eskailera finkoekin ekipatu dute, arkeologo eta teknikari ezberdinak kobara iristeko.
Indusketarako dena prest!

Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




