Amaitu dituzte Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanak

Amaitu dituzte Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanak

2020-09-24 · 1 minutuko irakurketa
Jabier Lazkano, Alfonso Benito eta Joseba Rios Amalda III koban
blog

Antxieta arkeologia taldeko kideak Amalda III kobazuloan gordetako Neanderthal garaiko aztarnen bila jardun dira egunotan, Joseba Rios arkeologo taldearekin batera. Atzo, asteazkena, Burgosko CENIEH ikerketa zentroko Alfonso Benito geologoaren bisita izan zuten indusketan, bertako sedimentuen ikerketarekin laguntzeko. Astebete inguru lanean ibili ostean, Joseba Rios arkeologoak atzo bertan bukatutzat eman zuen aurtengo indusketa. Antxieta arkeologia taldeko kideek azaldu dute “mundiala” izan dela horiekin elkarlanean jardutea, Amalda III “aztarnategi bikain” horretan.

Zestoako Altzolarats bailaran dago Amalda III eta Antxietakoak izan ziren, hain zuzen ere, kobazulo hori aurkitu zutenak, 1983an. Hala ere, eta kobazulo horren irisgarritasun zailtasunak tarteko, ia 40 urtez ez da indusketarik egin Amalda III-n. 2017an, ordea, Burgosko CENIEH ikerketa zentroko Joseba Rios arkeologoaren laguntza eskaera jaso zuten Antxietakoek, Amalda III-n indusketa lanak egiteko. Azpeitiarren baiezkoa jasota, Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena eta aldundiaren beraren eta Zestoako eta Azpeitiko udalen dirulaguntza jasota, iaz ekin zioten berriro Altzolarats bailarako koba ikertzeari Riosek eta haren lantaldeak, Antxietakoen laguntzarekin.

Amalda III
Amalda III
Amalda III

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanetan dabiltza Antxietakoak featured image

Zestoako Amalda III kobazuloko indusketa lanetan dabiltza Antxietakoak

Joseba Rios arkeologoaren taldeak aste honetan hasi du indusketa kanpaina bertan eta Azpeitiko arkeologi taldekoak ere ari dira parte hartzen, Neanderthal garaiko aztarnen bila.

Amalda III kobazuloko prestakuntza lanak featured image

Amalda III kobazuloko prestakuntza lanak

CENIEHko Joseba Rios arkeologoa eta bere lankideek Iraileko hirugarren astean indusketak hasten dituzte. Antxietakoak lehenago hasi gera lanean eta Altzolaraz bailarako sasi …

Erlaitz kobako labar artea ikertzen ari dira featured image

Erlaitz kobako labar artea ikertzen ari dira

Blanca Ochoa EHUko arkeologoa eta Marcos Garcia Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikerlaria Erlaitzko labar artea ikertzen hasi dira, Antxieta taldearen laguntzarekin. Antxieta …

Ekain 1969, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal featured image

Ekain 1969, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal

1969ko Ekainak 8an Andoni Albizuri “Katxo” eta Rafael Rezabal, Azpeitiko Antxieta taldeko kideak, Sastarrain bailaran arkeologia miaketak egiten zabiltzatela Ekaingo margoak …

Antxieta Arkeologi Taldea berriz martxan featured image

Antxieta Arkeologi Taldea berriz martxan

Konfinamenduak geldiarazita izan dituen arrean, egoerak ahalbidetu dien bezain pronto hasi dira martxan Antxieta arkeologia taldeko kideak. Duela bi asteburu ekin zieten …