Amabiturrieta-Zestoa

Amabiturrieta-Zestoa

2021-05-21 · 1 minutuko irakurketa
Amabiturrieta-Zestoa
blog

Zestoako barru-barruak ikertzera goaz!

2021eko miaketekin hasiak gara Zestoako koba berezi honetan.

Taldekide batzuk barrutik, eta beste batzuk, kanpotik.

Koba honek sorpresa bikainak eskainiko dizkigu motz-motzean.

Azalduko dizkizuegu.

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Erlazionatuta

Amabiturrietara itzuli da Antxieta Arkeologi Taldea featured image

Amabiturrietara itzuli da Antxieta Arkeologi Taldea

Zestoako koba horretan miatze eta behaketa lanean hasi dira berriro, lehendik egindakoak berrikusteko eta balizko aurkikuntza berriak dokumentatzeko.

Erlaitzeko labar artearen ikerketa featured image

Erlaitzeko labar artearen ikerketa

Blanca Otxoa EHU zuzendaritzan, Marcos Garcia eta Alvaro Ibero UCMko lankidetza eta Antxieta taldearen elkarlanarekin, Ekain kobazulotik hain gertu dagoen aztarnategi berezi honek …

Erlaitz kobako labar artea ikertzen ari dira featured image

Erlaitz kobako labar artea ikertzen ari dira

Blanca Ochoa EHUko arkeologoa eta Marcos Garcia Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikerlaria Erlaitzko labar artea ikertzen hasi dira, Antxieta taldearen laguntzarekin. Antxieta …

Erralla kobazulora bisita featured image

Erralla kobazulora bisita

Duela aste batzuk, Altzolarats bailaran dagoen Erralla kobazuloan izan ziren Antxieta arkeologia taldeko kideak.

Ugarteberri kobako labar artean miaketa featured image

Ugarteberri kobako labar artean miaketa

Azken egunotako eguraldia aproposa izan ohi da ezkutuko koba estaliak bilatzeko. Koba barruetan askoz haize epelagoa egon ohi da kanpoan baino, eta bertan garatzen diren …