Aizarnako Eskola Txikia HH eta LH mendi irteera

Aizarnako Eskola Txikia HH eta LH mendi irteera

2023-05-27 · 1 minutuko irakurketa
Aizarnako Eskola Txikia HH eta LH mendi irteera Aizarnako Eskola Txikia HH eta LH mendi irteera
blog

Hauek dira etorkizuneko arkeologo, geologo, biologo edo naturzale sutsuak.

Maiatzak 25 izan gara Aizarnako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza-ko ikasleekin arkeologia edo orokorrean naturzale formakuntza apur bat irakatsi nahian.

Ikasle trebeak aurkitu ditugu eta zientzialari bikainak irtengo dute Aizarnako txoko honetatik.

Etorkizuna bizi-bizi.

Aupa Aizarna!!

Aizarnako Eskola Txikia HH eta LH mendi irteera
Aizarnako Eskola Txikia HH eta LH mendi irteera
Aizarnako Eskola Txikia HH eta LH mendi irteera

Antxieta Arkeologi Taldea
Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.