Aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: gure arbasoen pausoak aztertzen
Aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: gure arbasoen pausoak aztertzen
2022-01-31
·
1 minutuko irakurketa
Aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen: gure arbasoen pausoak aztertzenIgandea, urtarrilak 30. Eguraldi aparta dago 500 metrotik gora.
Azpeitiko herrian, behean laga ditugu behe lainoa, hezetasuna eta hotza.
Bagoaz Izarraizko antzinako arbasoen bizimodua ezagutzera.




2013tik Asurtzuko eremua ikertu ondoren, eta ikerketa ildo berari jarraituz, zonalde berri bat aukeratu dugu.
Arrasate Goena toponimoa dauka zonalde berriak.
Oso egokia da bizitzeko eta nabarmena da garai historiko desberdinetan zenbat txabola egon ziren eremu babes honetan.




Txabola barrua garbitu, laukia markatu, laserrarekin nibelak hartu, eta ekin diogu liburuaren lehenengo orrialdea irakurtzeari.
Lehenengo azaleran, txabolan bizi zen artzainaren gauzatxo batzuk.
Bigarrengoan, bikain landutako suharri polit eta interesgarri bat.





Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




