Aire libreko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen
Aire libreko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen
2021-06-14
·
1 minutuko irakurketa
Aire libreko ikerketa arkeologikoak IzarraitzenZer altxor ezkutatzen du Izarraitzek? 2006-2007an Ikulluteko gaina aztertu genuen; 2013 eta 2020 artean Asurtzu eremua; eta 2021-2022 urteetan Izarraizko eremuan zabaltzen ari gara.
Igande honetan, Valladolideko Unibertsitateko ikerlariak etorri ziren Izarraizko aztarnategia ezagutzera, hala nola Manuel Rojo prehistorian katedraduna, Pilar Perez arkeologoa eta Izaro Quevedo doktoratua egiten ari den arkeologoa.
Izarraizko gure arbasoen altxor distiratsuak erakutsi genizkien, eta benetan atseginak egin zaizkie bertako aztarnategiak. Elkarlanerako prest gaude!



Egileak
Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara. Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin. Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.




